Katastroko kontsultak egiteko aukera

Guaixe 2026ko maiatzaren 6a

Lakuntzako udaletxea. ARTXIBOA

Bi egunetan egonen da. 

Landa eta hiri finken errolda da katastroa. Horretaz arduratzen den langilea Lakuntzako udaletxean izanen da mantentze lanak egiten. Horiek maiatzaren 12an eta 13an, asteartean eta asteazkenean, eginen ditu 08:30etik 14:00etara. Harekin hitzordua eskatu nahi duen pertsonak udaletxeko bulegoan eska dezakete bilerarako hitzordua.