Maiatzaren 8an, ostirala, 17:00etan, Lakuntzako liburutegian, Haurrendako filosofia tailerra euskaraz izanen da; 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei bideratuta dago, eta Zer behar dugu ongi bizitzeko? galdera pentsatuko, hausnartuko eta erantzuten saiatuko dira. Liburutegian, 663 851 737 telefonoan edo liburutegia@lakuntza.eus epostan eman daiteke izena.