Txirrindulariak

Aimar Tadeo, bederatzigarren Bidasoako Itzulian

Guaixe 2026ko maiatzaren 12a

Aimar Tadeok lan ederra egin du Bidasoan. EQUIPO CORTIZO

Equipo Cortizo taldeko lakuntzarra Top10ean sailkatu zen hiru etapako afizionatuen lasterketa ezagunean.

Txirrindulari afizionatuek hitzordu garrantzitsua izan zuten maiatzaren 8tik 10era: 52. Bidasoako Itzulia. Lasterketak hiru etapa gogor bezain ikusgarri izan zituen. Maiatzaren 8an Guadalupe eta Jaizkibel arteko 4 kilometroko kronoigoera jokatu zen. Aimar Tadeo lakuntzarra (Equipo Cortizo) ederki aritu zen eta seigarren sailkatu zen (8:37,2 minutu), Maxime Luzi (AVC AIX Provence Dole)  irabazletik  12 segundora. Bigarren etapa Arantza eta Lizarrietako Lepoaren artekoa izan zen (163 km), eta Tadeo 36. sailkatu zen. Maiatzaren 10ean jokatutako azken etapan Hendaia eta Irun batu zituzten, eta Tadeo hamargarren sailkatu zen. 

Luis Alberto Lajarin (Finisher) izan da Bidasoako Itzuliko txapeldun handia (7:01:05) eta Aimar Tadeo bederatzigarren sailkatu da (7:02:36), lan ederra eginda. Bera izan da proba bukatu duen sakandar bakarra.