2026/05/14 18:00etan

'Txanogorritxo' ipuin tailerra, Lakuntzan

'Txanogorritxo' ipuin tailerra, Lakuntzan
Liburutegia, Lakuntza

Maiatzaren 14an, osteguna, 18:00etan, Txanogorritxo ipuin tailerra familian antolatu dute, Lakuntzako liburutegian, tailerra Jone Areta Urrestaratzuk dinamizatuta: 3 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familiendako ipuin tailerra izanen da, Adolfo Serraren album ilustratua ezagutzeko aukera izanen da, eta familia bakoitzak bere konposizioa sortu eta istorio propioa eraikiko du.