Sakanako Mankomunitatearen Ur Zerbitzua ur kontagailuak berritu eta ur sarea sektoretan banatzeko lanak egiten ari da. Lan horiek direla eta, ur horniduraren etenak eginen dira ostegunean, maiatzaren 14an, 09:00etatik aurrera. Ur mozketa horiek Lakuntzako hainbat eremutan eginen dira goizean zehar. Sortuko diren eragozpenengatik barkamena eskatu du Mankomunitateak, eta ulermenagatik eskerrak eman ditu ere.