Lakuntzako udal liburutegiak digitalizazio ikastaroa hartuko du. 60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaro horretan telefono mugikorren eta ordenagailuen erabilera segurua nola egin erakutsiko dute. Sareen berri emateaz aparte, iruzurrak nola saihestu eta zein segurtasun neurri har daitezkeen azalduko diete parte hartzaileei.
Ikastaroa garagarrilaren 8, 10, 15 eta 17an izanen da, 10:00etatik 13:00etara, eta gaztelaniaz izanen da. Izena eman nahi duenak 663 851 737 telefono zenbakira hots egin dezake. Horretarako maiatzaren 20ra arteko epea du. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, plaza kopurua mugatua da.