Aurten ere, Udan Euskaraz

Guaixe 2026ko maiatzaren 27a

Lakuntzarrak Mikel Arregi plazan. ARTXIBOA

Izena emateko epea garagarrilaren 8an despedituko da. 

Lakuntzako Udalak Udan Euskaraz ludotekaren eskaintza egin du. 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako eskaintza da, garagarrilean eta garilean astegunetan izanen dena. Udalak, guztira, bost txanda aurreikusi ditu: garagarrilaren 23tik 26a, garagarrilaren 29tik garilaren 3ra, garilaren 6tik 10era, garilaren 13tik 17ra eta garilaren 20tik 24ra. Hainbat txandatan izena emateko aukera dago. 

Matrikulari dagokionez, Lakuntzan erroldatuta dagoen seme-alaba baten izen emateak 40 euro balio ditu. Bi seme-alaben kasuan 60 euro dira eta hiru seme-alaba badira 65,5 euro. Lakuntzan erroldatuta ez daudenendako prezioak 58, 115 eta 173 euro dira. Deialdiari buruzko informazioa lakuntza.eus webgunean dago.