Dantzarien eguna ospatu zuten

Guaixe 2026ko maiatzaren 20a

Lakuntzako dantza taldeak Elai Alai eguna ospatu zuten maiatzaren 16an. Herritik kalejira egin ondoren, dantzaldia egin zuten plazan. Adin guztietako 40 bat dantzarik parte hartu zuten. Bazkaldu ondoren ere ekimenak izan ziren, jolasak, DJa, buruhandiak eta zezensuzkoa.