Musika eskolan izena emateko aukera dago

Guaixe 2026ko ekainaren 8a

Lakuntzako kultur etxea dago musika eskola. ARTXIBOA

Garagarrilaren 19ra arteko epea dago. 

San Saastin udal musika eskolak heldu den ikasturterako matrikulazio epea zabalik du. 5 edo 6 urterekin hasi daitezke musika ikasketak Lakuntzan, musika eta mugimendua ikasgaiarekin. Musika hizkuntza ikasteko aukera ere bada. Horretaz aparte, honako instrumentuak ikas daitezke: pianoa, haize metalak, bateria eta perkusioa, akordeoia, trikitixa eta gitarra. Lakuntzako musika eskolak bere hezkuntza eskaintza zabalduko du heldu den kurtsoan eta beste instrumentu bat jotzen ikasteko aukera izanen da: bonbardinoa. Horretaz aparte, lakuntzarrez osatutako fanfarrea bat sortu nahi du. Gainera, 14 urtetik gorakoek eskolan sortutako taldeetan jotzeko aukera izanen dute. 

Tarifei dagokienez, lakuntzarren prezio bera izanen dituzte Irañetan, Uharte Arakilen, Arruazun eta Arbizun erroldatuta dauden pertsonak. Etxarriarrek aukera hori izan dezakete, baina kontsulta egin beharko dute. Gainerako herrietan erroldatutakoek matrikula garestiago ordaindu beharko dute. Tarifak Lakuntza.eus webgunea  daude.