Astekaria

Lakuntza Aralarrek zapore oso gozoa eta txapeldun berriak utzi zituen

Maider Betelu Ganboa 2026ko ekainaren 8a

Lakuntza Aralar mendi lasterketako aurtengo podiuma.

Ibilaldi Luzeko txapeldunak Iraitz Legorburu eta Eider Zubeldia izan ziren, eta Motzekoak Azeddine El Hamdi eta Lola Oiarzabal. Lehen sakandarrak, Adrian Martinez, Ines Moreno, Iraitz Goñi eta Maite Beregaña.

XXI. Lakuntza Aralar mendi lasterketarako eguraldi ezin hobea izan zen maiatzaren 31koa. 8:00etarako mugimendu handia zegoen kultur etxean, dortsalak eta opari poltsak bertan banatu baitziren, kamiseta koloretsua barne. Guztia antolatzen, Zabalarte klubak eta lakuntzarrak, aurten Andoni Egurzak diseinatutako kamiseta morea soinean. 8:30ak pasatuta mendi martxan parte hartu zuten mendizaleak atera ziren, 20ren bat inguru. Lakuntza Aralar Ibilbide Motza egin zuten, kontrako norabidean (13 km).

Lakuntza Aralar lasterketak aurten Anasen, Sahararen Lagunen Nafarroako elkartea lagundu zuen. Elkarteak postua jarri zuen eta, bestelakoen artean elkartasun lasterketarako dortsalak saldu ziren. Haima bat jarri zuten, saharar erara prestatutako tea dastatzeko.

Ibilaldi Luzekoak (26 km) zein Motzekoak (13 km) elkarrekin atera ziren 9:30ean. Proba abiatuta, elkartasun lasterketaren txanda izan zen; korrikalariek buelta bat eman zioten plazari, Sahara gogoan.

Ranking-a eta Kopa
300dik gora korrikalari atera ziren, erdia Luzean eta beste horrenbeste Motzean. Ibilaldi Luzea Nafarroako Ranking Txapelketarako baliagarria izateaz gain, Euskal Herriko Koparako puntuagarria zen eta asko nabaritu zen, Kopagatik borrokatzen ari diren korrikalari ezagun asko hurbildu zirelako. Sakandar asko animatu ziren. Tartean hemeretzi lakuntzarrek hartu zuten irteera, inoiz baino gehiagok. Horregatik, oso pozik zeuden Zabalartekoak. Azkenean, guztira 57 sakandar sailkatu ziren lasterketan, 39 motzean eta 18 luzean. 

Ziztu bizian
Atazartik Guardetxera (1099 m) denak batera igo ziren. Ondoren, banatu egin ziren. Laburrekoak Aubigainara iritsi eta Arangunera jo zuten, bertatik Lakuntzara jaisteko. Luzekoek Mugerdirantz egin zuten, hasieran Belokiko lepora (1.195 m), eta Aralarko belardi zabaletan aurrera Unagako Putzura, Txorrotxetara eta punturik altuenera, Irumugarrietara (1430 m). Handik jaitsierari ekin zioten: Desaoko Borda, Pagomari, Urritzamendi eta Arangun, bertatik Lakuntzara jaisteko.

Azeddine Elhamidi zegamarrak ordubete baino gutxiago behar izan zuen Lakuntzara heltzeko (59:03), eta erraz gailendu zen Motzean. Helmugan geratu zen atzetik sartzen zirenak agurtzera. Bere lehen aldia zen, eta ongi prestatuta etorri zen. "Gogorra da, baina asko gustatu zait. Oso gustura nago" azaldu zuen helmugan. Bigarrena Asier Juanbeltz beruetearra izan zen, 3:02ra, eta hirugarren Iker Ezeiza, Ibarrakoa, 3:06ra. Lehen sakandarra Iraitz Goñi arbizuarra izan zen, sailkapenean hamaikagarren (1:05:40), eta lehen lakuntzarra Jon Gil, hamabosgarren (1:06:38).  

Nesketan Lola Oiarzabal gasteiztarrak ez zuen areriorik izan (1:08:56). 4:26 atera zion Naia Cob getxotarrari eta 8:17 Maria Yarnoz iruindarrari. "Lehertuta, baina pozik" iritsi zen helmugara. Maite Beregaña uhartearra izan zen lehen sakandarra, bosgarren emakumea (1:18:49), eta Marina Zabala lehen lakuntzarra, hamalaugarren (1:25:13). 

Kadete onenak Eki Beobide getariarra (1:06:12) eta Lide Roman durangarra (1:28:30) izan ziren. 

Erorketak
Proba luzeko zenbait korrikalari zauriekin iritsi ziren helmugara, erorketa asko tarteko. "Ez zegoen ibilbidea mantsotzen duen lokatzik, eta ziztu bizian jaisten direnez, badakizu" zioten Zabalartekoek. Iraitz Legorburu getariarrak iazko txapeldun Ander Jauregi Hirumugarrietan harrapatu zuen, biak parean jaitsi ziren, baina azken tartean Legorburuk aldea hartu eta garaipena lortu zuen (2:00:51), Jauregiri 37 segundo aterata. Ibai Cebrian durangarra hirugarren sailkatu zen, 2:18ra. "Kolpea hartu dut. Gogorra izan da, baina proba oso polita" azaldu zuen irabazleak. Lehen sakandarra Adrian Martinez lakuntzarra izan zen, helmugan 23. (2:22:36). 

Nesketan Eider Zubeldia amezketarra lehenengo aldiz aritu zen Lakuntzan eta "ikaragarri" gustatu zitzaion. Pozik iritsi zen (2:29:01). "Ez nuen ibilbidea ezagutzen baina oso ongi seinaleztatuta zegoen. Sekulako parajeak dira. Irristatu eta eskapada batzuk izan ditut, baina ez naiz erori. Ez nuen inolaz ere irabaztea espero, eta oso pozik nago". 3:01 atera zion Sara Gutierrez gasteiztarrari eta 5:23 Leire Uribe otxandioarrari. Lehen sakandarra Ines Moreno altsasuarra izan zen, bosgarren (2:42:26). Jon Huizi lasartearra (2:18:17) eta Aizea Beraza uhartearra (2:52:32) lehen beteranoak izan ziren, eta Aritz Kortazar durangarra (2:03:19) eta Amal Birawi tolosarra (3:21:01), lehen promesak. 

Saridunak pozik sariekin, gainontzekoak erronka gainditzeagatik, eta antolatzaileak aparteko larritasuneko istripurik izan ez zelako. 2027an, gehiago. 

Sakandarrak
Motza (13 km)
Gizonak
1. Azeddine Elhamidi 59:03
11. Iraitz Goñi 1:05:40
15. Jon Gil 1:06:38
18. Odei Juango 1:08:38
25. Ekain Alegre 1:10:30
31. Iker Agudelo 1:12:56
36. Ander Agirre 1:14:02
38. Javi Morras 1:14:05
42. Iker Claver 1:15:23
53. Fran Araña 1:18:35
56. Patxi Arakama 1:19:10
57. Asier Gartziandia 1:19:32
65. Amaiur Arratibel 1:21:00
66. Gaizka Sagarzazu 1:21:00
67. Oihan Soto 1:21:18
71. Santi Galarza 1:21:38
74. Asier Etxeberria 1:21:53
89. Oihan Artieda 1:25:13
92. Xabier Maiza 1:25:56
98. Raul Moro 1:27:06
102. Alain Antsotegi 1:27:27
103. Adei Agirre 1:28:21
104. Xabat Arraiza 1:28:22
121. Manex Alegria 1:36:03
122. Jon Sagarzazu 1:36:03
134. Kimetz Arregi 1:40:41
136. Imanol Apaolaza 1:40:57
144. Oier Mendinueta 1:54:11
145. Koldo Razkin 1:54:11
148. Asier Aisa 1:58:43

Emakumeak
20. Lola Oiarzabal 1:08:56
54. Maite Beregaña 1:18:49
69. Iosune Urra 1:21:23
88. Marina Zabala 1:25:13
106. Laida Garziandia 1:28:44
109. Larraitz Tejedor 1:29:12
110. Sarabe Arakama 1:29:12
114. Aitana Fernandez 1:29:54
123. Silvia Rodriguez1:37:04
125. Uxue Etxeberria 1:37:45
135. Maite Duran 1:40:48

Luzea (26 km)
Gizonak
1. Iraitz Legorburu 2:00:51
23. Adrian Martinez 2:22:36
31. Aritz Munarriz 2:26:42
39. Asier Estarriaga 2:29:29
59. Mikel Galarza 2:47:22
62. Ibon Ubeda 2:47:43
80. Ioseba Iza 2:56:59
83. Andoni Azanza 2:57:47
86. Jokin El Marhoum 2:59:33
87. Roberto Ziordia 3:00:56
96. Fco. Javier Moreno 3:04:04
105. Aritz Irigoien 3:11:07
106. Inhar Olabide 3:11:14
123. Iñigo Aldunate 3:21:26
127. Iker Zeberio 3:28:06
131. Ricardo Palacios 3:35:44

Emakumeak
34. Eider Zubeldia 2:29:01
50. Ines Moreno 2:42:26
64. Eneritz Karasatorre 2:47:51
71. Aizea Beraza 2:52:32