Igerilekuek bi ikastaro mota hartuko dituzte

Guaixe 2026ko ekainaren 15a

Lakuntzako igerilekua. ARTXIBOA

Igeriketa eta aquagym hain zuzen ere. 

Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, igerilekuan igeriketa eta aquagym ikastaroak eginen direla garilean, goizez. Igeriketan ikasi nahi dutenendako ikastaroa 4 urtetik gorakoendako da. Aquagym ikastaroa, berriz, gazte eta helduei zuzendutakoa da. Izen ematearen araberako taldeak sortuko dira, eta horren arabera zehaztuko ditu udalak ordutegiak. Bateko eta besteko matrikula 50 eurokoa da. Izena emateko lakuntza.eus webgunera jo. Izen-ematea garagarrilaren 22an despedituko da.