Lakuntzarrak auzolanean

Guaixe 2026ko ekainaren 16a

Bide bazterra txukuntzen. UDALA

Hainbat lan egin zituzten. 

Lakuntzako Udalak deituta, hainbat herritarrek auzolanean parte hartu zuten larunbatean, garagarrilak 13. Hilerria txukuntzeko hainbat lan egin zituzten. Beste herritar batzuek ibai gaineko Zubiberri dermioko zubian zegoen zaborra jaso zuten, hainbat tokitan belarra moztu zuten eta inausketako hondarrak botatzeko tokia txukundu zuten.