Txirrindulariak

Luca Martinezen erorikoa Gasteizko Araba Klasikoan

Guaixe 2026ko ekainaren 17a

Luca Martinez, Nafarroako Erlojupeko Txapelketan. MARTIN EARLY

Lasterketa Espainiako Junior Koparako baliagarria zen. Txirrindulari lakuntzarrak ez du zauri larririk.

Ekainaren 13an VII. Arabako Klasikoa jokatu zen Gasteizen, Espainiako Junior Koparako lasterketa baliagarria. Hasieratik oso mugitua izan zen lasterketa, etengabeko eraso eta saiakerekin. Luca Martinezek (Tolosa Danena) erorikoa izan zuen une erabakigarrian eta lasterketatik kanpo geratu zen. Zorionez, ez zuen zauri larririk izan.