Lakuntza euskal dantzarien topagune

Guaixe 2026ko ekainaren 25a

2025ean Seguran egin zuten Gazteen Dantza Topaketa. @GAZTEENDANTZATOPAKETA

Ekainaren 26tik 28ra Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako Gazteen Dantza Topaketaren 2026ko edizioa izanen da, Lakuntzan.

Euskal Dantzarien Biltzarrak Gazteen Dantza Topaketa atolatu du ekainarne 26tik 28ra, Lakuntzan. Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako 15 eta 26 urte bitarteko dantzariak helduko dira Lakuntzara. Helburua gazteen arteko harremanak sendotzea, kide izatearen sentimendua indartzea eta euskal dantzek etorkizunean izanen dituzten erronkei buruz hausnartzeko eta proposamenak partekatzeko gune bat eskaintzea da. 

Gazteen Dantza Topaketa 2026

Lakuntza

Ekainak 26 ostirala

16:00 Dantzarien harrera, elkar ezagutzeko dinamikak eta Lakuntzako pertza ikastaroa.

19:30 Aurkezpen ekitaldia.

20:30 Herriko giro bira.

22:00 Afaria.

23:00 Hausnarketa dinamika laburra.

Ekainak 27 larunbata

09:00 Gosaria.

10:00 Txokoak.

14:00 Bazkaria.

17:30 Kalejira.

18:30 Dantza truke guneak.

22:00 Afaria.

Ekainak 28 igandea

Gosaria

Azken dinamika

Bazkaria

Buelta