Berotzarrari aurre eginez ehundaka korrikalarik parte hartu zuten La Media San Fermin proba entzutetsuan, Iruñean. Hiru distantzia ziren. 21 km-koa, La Media, Andoni Acebedok (1:10:54) eta Amaia Melerok (1:26:13) irabazi zuten. 10 km-koan, El Calcetin, Iñaki Gerika (34:49) eta Nerea Jaso (40:17) gailendu ziren, eta 5 km-koan, La Alpargata, Yelko Pardiñas (19:25) eta Silvia Salanueva (24:01). Sakandarrak txukun aritu ziren. Aipatzekoa da Jon Gil lakuntzarra laugarren izan zela 10 km-ko proban (38:33), El Calcetinen.