Astekaria

Garikoitz Flores txapeldun Etxalarren

Maider Betelu Ganboa 2026ko uztailaren 1a

Garikoitz Flores, podiumean. A.V.M. PELI

Pilotu lakuntzarrak denbora azkarrena egin zuen Usategietan.

Ekainaren 20an XVI. Etxalarko Usategietara Igoera jokatu zen. Sakana Motorsporteko Garikoitz Floresek (Talex M3) erakustaldi ederra egin eta scratchean lehena izan zen (3:32.656), monoplazetan eta bederatzigarren klasean bezala. Bere taldekide Alberto Villar (BMW M3 E36) turismoen mailan hirugarren izan zen, scratchean bosgarren (3:41.326), eta Miguel Anton (BMW 330D) turismoetan bosgarren (3:46.897). en izan zen, scratchean bosgarren (3:41.326), eta Miguel Anton (BMW 330D) turismoetan bosgarren (3:46.897).