Lakuntzako Mikel Arregi kalean barna zihoan auto batek lehenik ibilgailu bat jo eta ondoren etxe baten kontra talka egin zuen. Istripuaren ondorioz, 29 urteko gizonezko gidariak hainbat kolpe hartu zituen. Ezbeharraren tokira joandako Etxarri Aranazko medikua eta erizainak lehenik artatu zuten, baina oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzian Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Suhiltzaileak kalea irekitzeaz arduratu ziren. Foruzaingoaren esku gelditu zen ezbeharraren ikerketa.