Festetan haurrei aitortza egiten zaien ekitaldia prestatzen ari da udala

Guaixe 2026ko uztailaren 9a

Joan den urtean ttattarra jaso zuten umeen eta senideen talde argazkia. ARTXIBOA

Herrian erroldatuta ez dauden haurren senideei deia egin die. 

Lakuntzako festen egitarauaren hasierako ekitaldietako bat izaten da aurreko urtean jaiotako umeei festetako ttattarra oparitzea. Herrian erroldatuta dauden ume guztiek jasoko dute herriko armarria duen ttattarra. Lakuntzan erroldatuta ez dauden haurren senideek ere ttattarra banatzen den ekitaldian parte hartu nahi badute, aldez aurretik udaletxean izena eman beharko dute. Horretarako epea garilaren 31n despedituko da.