Mediku antolakuntza aldatuko da aste honetan

Guaixe

Mediku kontsultategia udaletxean dago. ARTXIBOA

Hiru egunez Arbizun egonen dira eta bitan Etxarri Aranatzen.

Etxarri Aranazko osasun etxeko arduradunek jakinarazi dutenez, Lakuntzako mediku kontsultategia aste honetan itxita egonen da. Medikura joan beharra dute lakuntzarrek gaur, garilak 6, etzi, garilak 8, eta ostiralean, garilak 10 Arbizuko kontsultategira joan beharko dute. Asteartean, garilak 7, eta ostegunean, garilak 9, berriz, mediku arta Etxarri Aranazko osasun etxean jasoko dute.