Duela 25 urte...

Lakuntzako Pertza

Guaixe 2026ko abuztuaren 25a

Etxajuak lehertzearekin batera, 06:00etan, abiatu ziren Aralarrerantz.

Lakuntzarrek Aralarren ospatu zuten Lakuntzako Pertza eguna. Mendian gora abiatu eta bide erdian, ohiturari jarraituz, tripotak gosaldu zituzten. Aralarko santutegira iritsi eta elizkizunaren ondoren elkarteak auzatea eskaini zuen. Ondoren Bil Toki elkarteko gazteek dantza egin zuten. Ospakizuna guardetxe inguruan izan zuen segida. Han kuadrillakoa bazkaldu zuten dantzaldia izan zen guardetxe atariaren parean. Festak herrian izan zuen segida.