Lakuntzako festak agorrilaren 22tik 27ra izanen dira. Ospakizun egun horietan herria behar bezain garbi egoteko, Lakuntzako Udalak garbiketa lanak egiteko pertsonak kontratatu nahi ditu. Haien lan egunak agorrilaren 22tik 28ra izanen dira. Festetan garbiketa lanak egin nahi dutenek udaletxeko bulegoan eman beharko du izena (948 576 015 telefono zenbakia) agorrilaren 12a baino lehen.