Oinezkoendako trenbide gaineko zubia itxi dute

Guaixe 2026ko uztailaren 24a

Pasabidea hesiekin itxi dute. UDALA

Segurtasun arrazoiengatik izan da. 

Lakuntzako Udalak Minttei-Basotxiki parajean dagoen trenbide gaineko oinezkoendako pasabideko zubia itxi du. Udalak azaldu duenez, "txosten teknikoek egiaztatu dute ez dituela segurtasuneko gutxieneko baldintzak betetzen". Azterketaren arabera, "zurezko egitura elementuen narriadura larria da, haustura eta kolapso arriskuarekin. Horregatik, pasabidea itxita egongo da egitura osorik birgaitu arte".

Hori dela eta, Lakuntzako Udalak herritarrei eskatu die "itxiera errespetatzeko eta segurtasun-hesiak ez kentzeko ezta lekuz aldatzeko ere. Zubira sartzeak arrisku handia dakar pertsonen segurtasunerako".