Lakuntzako gazte egoitzak bere eguna ospatu zuen. Hasteko, San Saastiñera joan eta han gosaldu zuten. Herrira bueltan, frontoian, kuadrillaka herri kiroletan neurtu zuten indarra eta abilezia. Bazkaldu ondoren Aiaupenanik euskara taldearen kulero eta gantzontziloak zozketatu zituzten. Seimus txapelketak Ozarki txarangak girotutako poteoari eman zion txanda. Bil Tokin afaldu ondoren, han dantzaldia izan zen.
