Musika eskolan izena emateko azken aukera

Guaixe 2026ko irailaren 1a

Lakuntzako kultur etxea dago musika eskola. ARTXIBOA

Aste honetan itxiko da epea.

Lakuntzako Udalak jakinarazi du Sansaastin udal musika eskolan izena emateko bigarren epea aurki despedituko dela. Zehazki, irailaren 2an, asteazkenean. Matrikula egin nahi duenak lakuntza.eus udal webgunean sartu beharko du. Ordaindu beharrekoari buruzko argibideak web orrian bertan daude. 

Sansaastin musika eskolan honako eskaintza dago: musika eta mugimendua (5 eta 6 urte), musika hizkuntza, bonbardinoa, pianoa, haize metalak, bateria eta perkusioa, akordeoia, trikitixa eta gitarra. Horretaz aparte, lakuntzarrez osatutako fanfarrea bat sortu nahi du. Gainera, 14 urtetik gorakoek eskolan sortutako taldeetan jotzeko aukera izanen dute.