Lau hilabeterako langilea behar du Lakuntzako Udalak

Guaixe

Lakuntzako udaletxea. ARTXIBOA

Langabe bat kontratatuko du. 

Lakuntzako Udalak jakinarazi du zerbitzu anitzetako laguntzaile lanpostua bete nahi duela. Deialdia langabeei zuzenduta dago, beraz, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, Nafar Lansaren, lan eskatzaile gisa izena emanda egon behar dute interesatuek. Lau hilabeterako kontratua eginen zaio eta D mailari dagokion soldata izanen du. Hauta proban parte hartu nahi dutenek irailaren 7ra arte, astelehenera arteko epea dute izena emateko. Horretarako, Nafar Lansarek Altsasun duen bulegoan izena eman beharko du interesa duenak. Xehetasunak edo argibideak nahi dituenak 948 562 754 telefono zenbakian edo ealsasua@navarra.es e-posta helbidera idatz dezake.