Joxe Uribetxeberriak, Migel Lazkanok eta Santiago Otxoak Zabalarte dermioan mahatsondoak landatu zituzten: Hondarribi zuria eta beltza barietateak. Denbora pasa gisa zuten mahastia. Aurreneko uzta, 1999koa ez zen oso oparoa izan. 2000an 600 litro txakolin lortu zituzten. 2001eko lastailaren 12an uzta bilketa egin eta 700 botila txakolinez bete zituzten. Lakuntzako txakolinak 11 graduko azidotasuna eta 11 gradu alkohol zituen.
