Bargak Uskain eskuratu du

Guaixe

Soldaduras Uskain lantegia. LAKUNTZAKO UDALA

Absortzio bidezko bat egitea izan da. 

Galdaragintzan eta zurgindegi metalikoko lanak egiten dituen Soldaduras Uskain enpresa Barga taldearena da. Absortzio bidezko bat egitea izan da. Soldaduras Uskaingo 40 bat langileek uda aurretik jakin zuten bi enpresek bat eginen zutela. Beraz, bai langileak bai lantegia Barga taldekoak dira gaur egun, eta Soldaduras Uskain enpresa desagertu da. Hala jakinarazi du Navarra Capital agerkari digitalak. 

Barga taldea, GHB Energias Renovables, haize erroten barruko aldeko osagai metalikoak egiten ditu. Bat-egitearen helburua prozesuak sinplifikatzea eta taldearen sozietate-egitura bateratzea da. Barga taldea Jose Burillok sortu zuen 1959an. Pablo Murok hartu zuen taldearen lidergoa joan zen urtean. Taldeak aurten 30 milioi fakturatzea espero du, joan zen urtean baino %20 gehiago. Eta 2030erako ekoizpena bikoiztu nahi du.