Lakuntzarrek agorrilaren 22tik 27ra udako festak ospatu zituzten. Ospakizunen ondoren, festen balorazioa egin nahi du Lakuntzako Udalak, "ondo egindakoa indartzeko eta hobetzeko dagoena identifikatzeko". Horretarako, Lakuntzako Udalak galdetegi labur bat prestatu du. Galdetegia online erantzun nahi duenak labur.eus/roivpy6e helbidera jo beharko du. Bestela, galdetegiaren paperezko kopiak daude liburutegian, udaletxeko bulegoan eta jubilatu elkartean. Lakuntzako Udalak herritarren parte hartzea eskertu du.