San Saastin fanfarrea

Guaixe

Zarata txaranga Lakuntzako eskolan sortu zen. ARTXIBOA

Lakuntzako fanfarrea sortzeko eta parte hartzeko deia egin dute. 

Musika tresnaren bat jotzen baldin badakizu Lakuntzako fanfarriak behar zaituela dioten kartelak agertu dira sare sozialetan. Zabaldutako informazioaren arabera, fanfarrea herriko kideekin osatu nahi dute, eta parte hartzeko ez dago musika eskolan matrikulatua egon beharrik, adin guztiendako zabalik dago eta partiturak ulertzearekin nahikoa da. Izena ematea zabalik dago eta informazio gehiago lakuntza.eus Lakuntzako Udalaren webgunean aurki daiteke.