Lakuntzako Elai Alai dantza taldean irailaren 30era arte eman daiteke izena. Dantza gustukoa izatea eta dantza taldean parte hartu nahi izatea dira baldintza bakarra; txiki, gazte eta helduei zabalik dago matrikulazioa. Izena ematea elaialaikuntza@gmail.com emailera idatziz edo elaialaikuntza instagrameko kontuan mezu bidez.