Astekaria

Gaztetxoen futbol torneoa Lakuntzan

Guaixe

Benjaminek eta kimuek parte hartuko dute torneoan. 

Irailaren 26an, larunbata, benjaminen eta kimuen mailako txapelketa jokatuko da, eta zazpi klub lehiatuko dira.

Lagun Artea Kirol Elkarteak benjaminen eta kimuen futbol torneoa antolatu du irailaren 26an, larunbata, Zelai Berrin. Benjaminak 9:00etatik 14:00etara ariko dira, eta kimuak 15:00etik 20:00etara. Mutilvera, Etxarri, Leitzaldea, Beti, Alegria, Doneztebe eta Lagun Artea ariko dira.