Lakuntzako Elai Alai dantza taldeako 28 dantzarik XXXVIII Festival Folkloric d'Eivissa Mare Nostrum jaialdian parte hartu zuten irailaren 19tik 21era. Eivissako Colles de Ball i Cultura Popular federazioak antolatzen du jaialaida, eta lakuntzarrekin batera Belgikako, Zaragozako, Lugoko eta bertako taldeak aritu ziren. "Sekulako esperientzia polita eta abesgarria" izan dela esan dute.