Porlandegian lehengaiak biltegiratzeko nabe bat eginen dute

Guaixe

Olatzagutiko porlandegiaren atzeko aldeko ikuspegia. ARTXIBOA

Bertak zepak gordeko dituzte. 

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak Cementos Portland Valderrivasi baimena eman dio Olatzagutiko porlategian zepak biltegiratzeko nabe bat egiteko. Baimenaren ondorioz, enpresako instalazioak eta hango jarduerak Nafarroako Gobernuak emandako baldintzak bete beharko dituzte.