Txirrindularitza

Luca Martinez, Europako Txapelketetan serio

Guaixe

Luca Martinez, Benjamin Noval Munduko eta Europako txapeldunaren ondoren. RFEC

Txirrindulari lakuntzarra junior mailako erlojupekoan 26. sailkatu zen, eta errepideko proban hamalaugarren.

Urriaren 7an despeditu ziren Liublianan jokatzen ari diren Europako Txapelketak. Junior mailan Espainiako selekzioarekin lehiatu da Luca Martinez Los Santos lakuntzarra. Selekzioa ez zegoen bere onenean, Montrealgo Mundialetatik birusen bat jasaten ari baitira, baina Lucak eta taldekideek ahalegin berezia egin zuten eta emaitza politak lortu dituzte. 

Urriaren 3an jokatutako junior mailako errepideko lasterketak 110 km-ko ibilbide exijentea zuen, 2.600 metroko desnibel positiboarekin. Sencurreko zirkuituari bost itzuli eman zizkioten, tartean 2,1 kilometroko Mozjanca portu gogorra zuela. Irabazlea Elias Dybing norvegiarra izan zen (2:42:40), eraso itzela jo eta helmugara bakar-bakarrik iristean. Bigarren Espainiako selekzioko Aitor Martinez eta hirugarrena Herbeheretako Jop Van den Biggelaar izan ziren, 10 segundora, eta 15 segundora beste taldetxo bat sartu zen. Han zegoen Luca Martinez, sailkapenean hamalaugarren, bere taldekide Benjamin Noval munduko txapeldunarekin (hamaseigarren). 

Atzo, urriaren 7an, junior mailako erlojupekoa jokatu zen. Benjamin Noval munduko txapeldun bikoitzak sekulako proba egin zuen eta garaipena lortu zuen (29:46). Luca Martinez 26. sailkatu zen, bere taldekidetik 2:09ra.