Lakuntzako Sakana Group enpresaren lantegi batean sutea piztu zen asteazkenean, lastailak 7, 23:30 aldera. Sua itzaltzera Altsasuko eta Cordovillako parkeetako suhiltzaileek joan ziren eta bi ordu behar izan zituzten garrak itzaltzeko. Ez zen kalte pertsonalik izan. Suteak enpresako silo batzuk kaltetu zituen. Guardia Civila ere bertaratu zen.