Zabalarte klubaren eguna mendi irteerarekin hasiko da urriaren 17an. Goizeko 8:30ean plazatik abiatuta eta Tellaldeko gaztainondoak ikusi eta gero, Arrospidetik pasa eta Trosketaraino helduko dira, Lakuntzara jaisteko (12 km, 300 m+). Festa borobiltzeko, mendizaleek bazkaria izango dute Lakuntzako Pertza elkartean.