Hiri eta landa lurren zerga ordaintzeko deia egin du udalak

Guaixe

Lakuntzako ikuspegia. ARTXIBOA

Aurtengo bigarren erdiari dagokion zatia da pagatu beharrekoa. 

Lakuntzako Udalak jakinarazi du hiri eta landa lur kontribuzioaren aurtengo bigarren sei hilabetetakoa ordaintzeko epea azaroaren 3an despedituko dela. Udal ordainagiriak helbideratuta dituztenei kontu korronteren batean kargatuko die zergaren zenbatekoa epea bukatu aurretik. Ordainagiriak helbideratuta ez dutenek udalaren kontu korrontean sartu beharko dute zenbatekoa. Epearen barruan ordaintzen ez duenari dagokion errekargua ezarriko dio udalak.