Nafarroako Gobernuak Building Center inbertsio-funtsaren 27 etxebizitza erosi zituen atzo, lastailak 22. Horietako bat Lakuntzan dago. Erosketa horrekin gobernuak bere etxebizitza-parke publikoan handituko du. 27 etxe horiek erosteko, Nafarroako Gobernuak 1.991.002 euro inbertitu ditu, eta etxebizitza bakoitzeko, batez beste, 73.740,81 euro pagatu ditu.
Erosketa egiteko Nafarroako Gobernuak kasu batzuetan kalifikazioa mantentzen duten babes ofizialeko etxebizitzak erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea baliatu du. Eta besteetan hamar jabetza baino gehiagoko blokeen salmentetarako legez aurreikusitako lehentasunez eskuratzeko eskubidea baliatu du.