Arimen Gaua edo Gau Beltza ospatu zuten lakuntzarrek lastailaren 31n. Goizean, naturako elementuak hartzeko irteera, egin zuten. Arratsaldean, berriz, Elai Alai dantza taldeak erakustaldia eskaini zuen. Ospakizunarekin bat egiteko, trapu zaharrak jantzita atera ziren animatu ziren lakuntzarrak. Ondoren, haurrek jasotako naturako elementuekin eskulturak eta kezkamuxelak egiteko aukera izan zuten. Nahi zuenak, berriz, eskuak hennarekin margotu zituen. Ospakiuzna txokolate janarekin despeditu zen. Bestetik, dantza taldeko kideak taloak saltzen egon ziren, Eivissako elkar truke bidaia gastuak ordaintzeko dirua ateratzeko.