Irati Tadeoren aldeko futbol txapelketa solidarioa

Maider Betelu Ganboa

Zelai Berri futbol zelaiak hartuko du ekimen solidarioa. 

Ilbeltzaren 3an, osteguna, Zelai Berrin futbol txapelketa solidarioa jokatuko da. Zozketetarako ekarpenak jasotzen ari da antolakuntza eta ekarpenak egiteko kontu korrontea zabaldu dute.

Irati Tadeo Arkauz lakuntzarrak 26 urte ditu eta garun aneurisma larria izan zuen iazko Eguberrietan. Osatze prozesu gogor baten ostean, errehabilitaziorako eta mugikortasunerako baliabideak behar ditu. Horrela, haren aldeko futbol txapelketa solidarioa antolatuko dute ilbeltzaren 3an, osteguna, Lakuntzako Zelai Berri futbol zelaian. 

Batetik, antolakuntzak egun horretan aurreikusita dauden zozketetarako opariak, produktuak, sariak, esperientziak eta edozein ekarpen biltzeko deia egin die enpresei, komertzioei eta partikularrei. "Edozein laguntza, txikia izan arren, oso baliagarria izango da eta egun berezi hau antolatzen lagunduko digu. Elkarrekin gauza handiak lor ditzakegu" azaldu dute, jasotzen ari diren elkartasuna eta laguntzagatik esker ona "bihotz-bihotzez" eskertzen duten bitartean. 

Kontu korrontea
Bestalde, Irati Tadeorendako laguntza jasotzeko kontu korrontea zabaldu dute: ES10 2100 5385 7902 0004 2073.