Udalak lanpostu bat bete du

Guaixe

Lakuntzako udaletxea. ARTXIBOA

Oposizio-lehiaketa murriztua deitu zuen horretarako.

Lakuntzako Udalak administrari ofizialaren plaza bat oposizio lehiaketa murriztuaren bidez eta barne-sustapenez betetzeko deialdia egin zuen. Prozesua despedituta, eta kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, Lakuntzako Udalak C mailako administrari ofizial izendatu du Amets Anabitarte Ayanz.