Foruzaingoak jakinarazi duenez, Altsasuko polizia etxeko agenteek, Iruñeko Esku Hartzeko Talde Operatiboaren laguntzarekin, Lakuntzan 35 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, azaroak 18. Etxebizitza batean marihuana plantazio bat atzeman zuten. Han 121 landare, potentzia handiko bi erauzketa motor, lanpara bereziak, haizagailuak, ongarri zakuak eta loreontzi ugari konfiskatu zuten foruzainek. Baita Atxilotutako gizonezkoari osasun publikoaren kontrako delitu baten ustezko egile izatea egotzi diote. Atxilotua Iruñeko Foruzaingoaren komisaria nagusira eraman zuten eginbideak bideratzeko, eta ondoren epailearen esku geratu zen.
Foru poliziak azaldu duenez, operazioa bizilagunek jarritako hainbat salaketaren ondorioz jarri zen martxan. Aldamenek azaldu zutenez hainbat pertsonen bisitaldi laburrak egiten zituzten etengabe, tresnak manipulatzeko zaratak entzuten zituzten eta tamaina handiko poltsen ohiko garraioa egiten zuten, bai oinez bai komunitateko garajean. Era berean, jarduerak aireztapen hodietatik pasatzen ziren usain handiak sortzen zituen, bai marihuanarena, bai produktu kimikoena. Usainek bizilagunei eragiten zien narritadura arnasbideetan, zefaleak eta goragalea.
Hainbat zaintza eta jarraipen dispositibo ezarri ondoren, ikertzaileek salatutako gertakariak berretsi zituzten. Poliziek egiaztatu zuten etxebizitzan itxuraz inor ez zela bizi eta ezohiko kontsumo elektriko handia zuela abuztuan eta irailean, barneko landaketa bateko ureztatze eta argiztatze sistemekin bateragarria zena.