Bueltan da puzgarrien festa erraldoia

Guaixe

Azaroaren 28an, larunbata, Lakuntzako Herri Eskolako Gurasoek antolatutako festa izanen da, Lakuntzako frontoian. Aurten HunBizi elkartasun jaialdiarekin elkartasunezko egitasmoa izanen da ere. 

Aurreko urteetan bezala, Lakuntzako herri eskolako guraso elkarteak puzgarrien festa erraldoia antolatu du azaroaren 28an, larunbata. Goiz eta arratsaldez haurrendako puzgarriak izanen dira, eta gainera pintxoak, krepeak eta bestelakoak dastatzeko aukera izanen da; baita taberna ere egonen da. Iluntzean Oixani disko jartzailea izanen da. Sarrerak 5 eurotan eros daitzeeke, Ogi berrin eta Gure Nahia elkartean, eta jasotako diru guztia HunBizi elkartasun jaialdiarendako izanen da.