Ekimen horrekin Estatu Espainolak eta Frantsesak euskal preso politikoen eskubideak errespetatzen dituztela salatu nahi dute. LAB-ek preso gaixoak dauden eskualde guztietan egoera salatzeko dinamika zabaldu du. Sindikatuak esandakoaren arabera "gaur egun 8 presok gaixotasun larria pairatzen dute eta kalean egon beharko lukete". Horien artean Bautista Barandalla etxarriarra dago. Poxtiñak ere "gaixotasun eta arazo larriak" sufritzen dituela ere gogorarazi zuten bertaratuek. Gaineratu zutenez, "kartzela politika honekin gero eta gehiago izango dira egoera hauetara iritsiko diren presoak". Haien esanetan " Gaixotasun larriak dituzten presoak, kartzelan mantentzea erabaki politikoak da eta egungo kartzela politika mendekua du helburu"Horrengatik guztiagatik, heldu den asteazken eguerdian, hilak 28, Iruñeko kartzela aurrean kontzentrazioa egingo du LAB-ek. Elkarretaratze horren helburua Sakanakoa den Bautista Barandalla euskal preso politikoaren egoera saltzea da. Aldi berean sindikatuak hileko azken ostiraletan Etxerat-ek deitutako bilkuretan parte hartzera deitu du. Dinamika horrekin egoera salatzearekin batera zenbait neurri hartzea eskatu du sindikatuak: "osasun arazo larriak dituzten preso guztien berehalako askatasuna, Presoek konfidantzazko osasun profesionalen laguntza edukitzea, eta azkeink, Kartzela politikaren aldaketa aurrera eramatea, Euskal Herrira ekarri eta kartzelaren barruan bizi baldintza duinak bermatzea. Honekin batera guztion konpromisoa lortu behar dela gaineratu zuten. Bautista Barandalla 2002an kolitis ulzerosa diagnostikatu zioten eta behin baino gehiagotan ebakuntzak egin ondoren heste lodi osoa kendu eta ordezko ontzi bat itsasi behar izan zioten Bautistari. Janarekin ez ezik, bestelako zereginetan ere kontu bereziak izan behar ditu preso etxarriarrak. Esaterako, Bautistak ezin du ohean etzanda lo egin eta horma kantoi batean eserita lo egiten du egunero bere ziegan. Espondilitis anquilosante eta sacroileitisa ere badauka eta azaleko gaitza ere azaldu zaio. Osasun egoera erabat larritu zaio eta 17 urte bete ditu jadanik kartzelan. 2004ean bete zituen zigorraren 3/4ak eta gaixotasun larri eta sendaezina izan arren askatasuna ukatzen diote. 2003an Zaragozako espetxetik Iruñekora eraman zuten eta geroztik han dago.Jesus Mari Mendinueta Poxtiña Poxtiñak, 16 urtetatik gehienak Malagako espetxean eman ditu. Bertan, bala zaurien ondoren eratorritako gaixotasun larriei egin behar izan dio aurre ahal izan duen moduen ez baitu konfidantzazko medikua ikusterik izan eta. Preso arbizuarrak 6 hernia diskal dauzka eta honek bizkarrako min handiak sorrarazten dio. Gainera sinusitus kronikoa eta zefaleak ere dauzka. Krisialdiak izaten dituenean erabat makurtuta eta ezin ibili geratzen da. Euskal Herriko espetxe batera lekualdatzeko eskaera egin arren ukatu izan diote eta ez du tratamendu berezirik jasotzen. Aurten bete ditu zigorraren 3/4ak eta 2011 izanen luke kartzelatik ateratzeko data kondena osoa beteta.