Pailazoen eskutik munduan barna bidaiatzen

Guaixe 2008ko apirilaren 30a

Munduan zehar izeneko ikuskizunarekin datoz Lizarragara. Izan ere, egindako bidaietako batean, haietako batek, Bolenwaiderrek, altxorra opatu zuen. Baina ez du hura zabaltzeko giltzarik. Hori bai, badute pergamino bat eta hark munduan barna barreiatutako hainbat lorratzen berri ematen die. Guztiak bilduta giltza dagoen tokira eramanen dituztenak. Makina baten laguntzan munduan zehar altxorraren bila ibiltzeko aukera izanen dute hiru protagonistek. Abentura zoro pila biziko dituzte eta haietan haurren laguntza beharko dute. Traba bat baino gehiago ere opatuko dute bidean Kuko, Truko eta Bolenwaiderrek. Protagonistek biziko dituzten gorabeherak txikienen barrea eraginen dute. Altxorra zabaltzeko giltza lortuko ote duten jakiteko Lizarragara joan beharko da. Udaberriko birak ekarri du emanaldia Lizarragara.