Kadete mailako txirrindulariak Lizarragan

Guaixe 2008ko ekainaren 12a

Goizeko 11etan emanen diote hasiera 45 kilometroko ibilbideari, Lizarragan. Etxarri Aranatz aldera jaitsi eta bi buelta emanen dituzte Arbizu eta Lizarragabengoatik barna, berriz ere, Lizarragara itzultzeko. Bide erdia egina dutela eta nekea sumatzen hasita daudenean, katea igo beharko dute. Arbizutik jaitsi eta, berriz ere, Lizarragabengoatik barna Etxarrira itzuli eta, zein baino zein, Lizarragako bidea hartuko dute, garaipenaren bila. Bestalde, gazte kategoriakoek, Zangotzan dute hitzordua, larunbatean. 23 urtez beherakoek ere badute lana larunbatean, Baiona eta Iruñea artean. Helduenek, master mailakoek, igandean dute hitzordua Oliten.