Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lizarraga, Dorrao eta Unanu festaz jantzi ziren atzo Ergoienako IV. Bira hartzeko. Kirolariek 11:30ean utzi zuten atzean Lizarraga, Dorrao eta Unanurako bidea hartzeko. Berriz ere Lizarragara itzuli aurretik, 8,5 kilometroko ibilbidea gainditu beharra zuten. Bidean aurkitu zituzten oztopoak ez ziren gutxi izan: Ergoienako hiru herrien arteko bat bateko gainbehera eta aldapak, tartetako kaskailua eta, goizak aurrera egin ahala, bero itzela. 58 atletak bat egin zuten Ergoienako Udalaren deiarekin, 52 gizonek eta 2 emakumek. Aipagarria da gutxi gora behera erdiak sakandarrak zirela, atletismoak Sakanan duen osasunaren adierazle. Lasterketa Sakanako Atletismo Kopa-Lasa Kirolak sari nagusirako baliagarria izanik, inork ez zuen huts egin nahi izan. Bestela ere, asko ziren Iruñerritik, Goierritik nahiz Gasteiz aldetik etorritako korrikalariak. Izen handikoak ez ziren falta: Abdelfettah Louajari edo Nerea Abrego esaterako. Abdelfettah Louajari irabazle eta Antton Zelaia lehen sakandarraNafarroako herri lasterketetan areriorik izaten ari ez den atleta handia izan zen Lizarragako helmuga zeharkatzen lehena (0:29:30). Harengandik minutu erdira amaitu zuen proba Antonio Etxeberria iruinsemeak (0:30:01) eta 3.ak, Aziz Affadas-ek 30 segundo gehiago behar izan zituen (0:30:33). 7. postuan geratu zen Antton Zelaia urdiandarra, lehen sakandarra, 33:11ko markarekin. Haren atzetik zeharkatu zuen helmuga Francisco Javier Gomezek, 8. postuan. 33:19ko denborarekin altsasuarra izan zen lehen beteranoa. Gazteen kategorian, Victor Llanos izan zen azkarrena, 36:41eko denborarekin. 23. postuan zeharkatu zuen helmuga Berriozarko gazteak. Azkenik, Beasainera joan zen Bikoteen saria. 37:26ko denborarekin, Elena Calvillo eta Mikel Mujika izan ziren bikoetan lehenak. Sailkapena1 Abdelfettah Louajari 0:29:30 Senior_Gizonak Zizur Nagusia7 Antton Zelaia 0:33:11 Senior_Gizonak Urdiain 8 Francisco Javier Gomez 0:33:19 Beteranoa_Gizonak Altsasu 9 Esteban Berdud 0:34:25 Beteranoa_Gizonak Altsasu 10 Javier Borrega 0:34:52 Senior_Gizonak Altsasu 14 Mikel Lakuntza 0:35:27 Beteranoa_Gizonak Arbizu 15 Juantxo Arregi 0:35:31 Senior_Gizonak Altsasu 16 Patxi Cano 0:35:37 Senior_Gizonak Altsasu 17 Manuel Rivera 0:35:45 Beteranoa_Gizonak Lizarraga 19 Ion Iñaki Arana 0:36:20 Beteranoa_Gizonak Arbizu 20 Miguel Angel Aldaz 0:36:23 Senior_Gizonak Olazti21 Iñaki Lopez 0:36:29 Senior_Gizonak Uharte Arakil 24 Alberto Razkin 0:36:45 Senior_Gizonak Etxarri Aranatz 27 Miguel Senar 0:37:53 Beteranoa_Gizonak Lizarraga 30 Xabier Garziandia 0:38:13 Senior_Gizonak Etxarri Aranatz 31 Jose Javier Maiza 0:38:24 Senior_Gizonak Etxarri Aranaz 32 Juan Carlos Gomez 0:38:31 Senior_Gizonak Altsasu 33 Nuria Ongay 0:39:04 Bikotea Uharte Arakil 34 Omar Sanchez 0:39:10 Bikotea Uharte Arakil 35 Miguel Yerro 0:39:23 Beteranoa_Gizonak Altsasu 37 Luis Flores 0:39:40 Senior_Gizonak Lakuntza 38 Jose Ramon Ramirez 0:41:01 Senior_Gizonak Alsasua 39 Iker Flores 0:41:21 Senior_Gizonak Urdiain 43 Santi Agirre 0:42:14 Beteranoa_Gizonak Iturmendi 44 Sebastian Insausti 0:42:41 Beteranoa_Gizonak Arbizu 45 Alberto Trevejo 0:42:43 Beteranoa_Gizonak Olazti46 Iñaki Ganuza 0:44:45 Beteranoa_Gizonak Olazti 49 Jose Ignacio Reparaz 0:46:17 Beteranoa_Gizonak Arbizu 50 Jose Maria Mercero 0:46:48 Beteranoa_Gizonak Unanua 52 Jone Pelaez 0:47:07 Bikotea Altsasu 53 Aingeru Azazeta 0:47:09 Bikotea Altsasu