Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gazteak ostiralean eta adinekoak astelehenean izan ziren festetako protagonistak. Asteburuak, hala ere, gehiagorako eman zuen. Larunbatean markesina mustu zuten bedeinkapen, dantza eta bestelakoekin. Arratsaldez, haurrek primeran pasa zuten frontoian egindako jokoetan, puzgarrietan. Musika ez zen faltatu.San Klemente festak gehiagorako ere eman zuten, igandean, esaterako, Lizarragako Kontzejuak herriko bi adineko omendu zituen, Ursula Lasa eta Martin Senar. Azken hori gaixo zegoenez, oroigarria haren alabak jaso zuen. Plaka jaso zuen hirugarrena Jose Ignacio Vicente izan zen.26 bat urtez kontzejuko administratzaile izan denak kargua utzi berri du eta bere egitekoagatik esker ona azaldu zion kontzejuak.