Kadeteen mailako lasterketa igandean Lizarragan

Guaixe 2009ko ekainaren 19a

Lizarragako San Adrianak ospatuko dira asteburuan eta ohikoa denez festa hauetan ez da txirrindularitza lasterketarik faltako. Igandean, ekainaren 21ean, goizeko 11:00etan Aralar Txirrindulari Taldeak antolatutako lasterketa jokatuko da. Proba hau Nafarroako Kirol Jolasetarako baliagarria izango da, eta jakina denez, txirrindulariek Lizarragako katea igo beharko dute. Afizionatuen hiru lasterketaAsteburuan hiru lasterketa dituzte afizionatuek. Larunbatean XLXI. San Juan Proba jokatuko dute Seguran 23 urtez azpikoek eta elite mailakoek; 19 eta 20 urteko txirrindulariak XXIII. Trinitate Sarian bilduko dira egun berean, Truciosen. Igandean 19 eta 20 urtekoen Trinitate Saria hartuko du Andrakak. San Juan festak direnez, San Juan egunean, asteazkenean, XXI. Jose Maria Anza Memoriala jokatuko da Tolosan, 23 urtez azpikoendako proba.