Igande goizean kadeteen mailako XVI. Lizarraga Saria jokatu zen Lizarragako San Adrian festak zirela eta, Aralar Txirrindulari Taldeak antolatua. Proba Nafarroako Kirol Jolasetarako baliagarria zen eta ibilbidean barna Lakuntzako katea igo behar izan zuten txirrindulariek. Fermin Brieva txirrindularia izan zen Aitor Nuñezen eta Victor Izuren aurretik nagusitu zena. Aitor Nuñez izan zen mendiko sailkapeneko burua, eta tartekako helmugetan, aldiz, Jon Armendariz nagusitu zen. Talde onena Asador Astarriaga izan zen.